Aizarnazabalgo Udalak egunero desinfektatuko ditu herriko hainbat gune

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 25a

Alarma egoerak irauten duen bitartean, Aizarnazabalgo Udalak egunero desinfektatuko ditu herriko hainbat gune. Besteak beste, zaborren ekarpen guneak eta arrisku handieneko lekuak garbituko dituzte.

Bakterioen aurkako likidoa erabiliko du udalak herriko guneak garbitzeko. (Aizarnazabalgo Udala)

Aizarnazabalgo Udalak COVID-19 gaitzari aurre egiteko neurriak hartzen jarraitzen du. Udalak adierazi duenez, alarma egoerak irauten duen bitartean egunero garbituko eta desinfektatuko dituzte zaborren ekarpen guneak eta herriko zenbait espazio publiko. Hain zuzen ere, udalak koronabirusaz kutsatzeko aukerarik handiena dagoen lekuak zeintzuk diren zehaztu du, eta gune horiek bakterioen aurkako likido batekin garbituko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide