Atari Soro pilotalekuan LED argiak jarri ditu Aizarnazabalgo Udalak

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 17a

Energiaren Euskal Erakundeak dirulaguntza eman dio Aizarnazabalgo Udalari Atari Soro pilotalekuko argiak aldatzeko. Guztira, 29 proiektore aldatu ditu udalak.

Aizarnazabalgo Udalak argindarraren kontsumoa murrizteko LED argiak jarri ditu Atari Soro pilotalekuan. Energiaren Euskal Erakundeak dirulaguntza eman dio udalari pilotalekuko argi horiek alda zitzan; lanen aurrekontua, 5.744,80 eurokoa izan da, eta udalak 949,55 euroko laguntza jaso du. Atari Soron, guztira, 29 proiektore aldatu dituzte, eta horietatik sei plazara begira jarri dituzte, eta gainontzekoak pilotalekuaren barruan.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide