COVID-19 gaitzak eraginda, Aizarnazabalgo anbulatorioko hitzordu guztiak bertan behera gelditu direla jakinarazi du udalak. Norbaitek arazorik badu, 943 86 88 77 telefonora deitu behar du. Horrez gain, udal eraikin guztiak itxita daude, udaletxea barne. Udal zerbitzuekin harremanetan telefono bidez –943 89 70 53– edo telematikoki –udala@aizarnazabal.eus– jarri ahal izango dira herritarrak.
Horrez gain, konfinamenduaren arauak gogorarazi ditu udalak.