Aizarnazabalgo Udalaren instalazioak itxita, koronabirusa dela eta

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 12a

Lauburu eraikina, ludoteka, liburutegia eta jubilatuen elkartea itxi ditu Aizarnazabalgo Udalak, Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioak aintzat hartuta.

Eskualdeko gainerako herrietan hartu dituzten neurriei jarraituz, Aizarnazabalgo Udalak udal eraikin guztiak ixtea erabaki du; eraikinak itxita egongo dira gutxienez datozen hamabost egunetan. Lauburu eraikina, ludoteka, liburutegia eta jubilatuen elkartea itxi dituzte dagoeneko. Herriko eskola ere itxi dute Eusko Jaurlaritzaren gomendioei jarraituz. Neurri horiek guztiak koronabirusaren zabalpena prebenitzea helburu dutela adierazi du Aizarnazabalgo Udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide