Atzo, igandea, Martxoaren 8aren harira, hainbat ekintza egin zuten eskualdeko hainbat herritan, eta Aizarnazabalgo Basakaitz Ikastetxean gaur, astelehena, ospatu dute Emakumeen Nazioarteko Eguna. Alde batetik, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle gazteenei historian ezagunak izan diren hainbat emakumeren biografiak irakurri dizkiete irakasleek; eta bestetik, LH 4, 5 eta 6 mailetako ikasleek Leire Agirre eskalatzailearen bisita jaso dute, eta hark bere ibilbide profesionala eta pertsonala azaldu die ikasleei. Horren ostean, ikasleek hainbat jarduera egin dute rokodromoan Agirrerekin, eta Katerik gabe, kalean! leloa zuen pankarta bat jarri dute udaletxe azpian.
Hona hemen argazki bilduma: (Argazkiak: Basakaitz Ikastetxea)