Aizarnazabalgo herriguneko autobus geltokia aldatu egingo dute azaldu du udalak. Izan ere, Baltasar Etxabe kaleko 1. zenbakiko eraikina berritzen ari dira, eta lanak bukatu arte udaletxe aurrean jarriko dute behin-behineko autobus geltokia. Udalak adierazi duenez, bospasei hilabete iraungo dituzte eraikina berritzeko lanek, eta horiek amaitutakoan geltokia aurrez zegoen leku berera itzuliko da.