Aizarnazabalgo elkarteek dirulaguntza eskatzeko epea zabaldu du udalak

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 2a

Kirol, kultura, euskara, gizarte nahiz ingurumenean aritzen diren Aizarnazabalgo elkarte eta taldeek dirulaguntza eska dezakete Aizarnazabalgo Udalean. Eskaera udaletxeko bulegoan edota udalaren webgunearen bidez egin behar da martxoaren 23ra bitartean.

Aizarnazabalgo Udalak herriko taldeek dirulaguntza eskatzeko epea ireki du, eta taldeek horretarako aukera izango dute martxoaren 23a bitartean. Eskaera udaletxeko bulegoan egin daiteke edota Aizarnazabalgo Udalaren webgunearen bidez, aizarnazabal.eus.

Udal dirulaguntzen araudiaren arabera, honako arloren baten sustapenean aritzen diren herriko elkarte denei zuzenduta dago deialdia: kirola, kultura, irakaskuntzaren kalitatea, euskararen erabilera, herritarren parte hartzea eta boluntariotza, garatu gabeko herrialdeetan lankidetza proiektuak, adinekoen dinamizazioa, kohesio soziala, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, gizarte elkarteak, ingurumen hezkuntza eta kontzientziazioa edota enpleguaren sorrera.

Laguntza eskaera egoitza eta jardun eremua Aizarnazabalen duten elkarteek egin dezakete. Salbuespen gisa onartuko dituzte eskaera egiteko, nahiz eta Aizarnazabalen ez izan egoitza, beren jardun eremua herrian duten elkarteak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide