Gurasoen aholkularitza saioa izango da gaur Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 2a

Gaur, astelehena, gurasoen aholkularitza saioa egingo dute Aizarnazabalgo Basakaitz herri eskolan. 18:00etatik 19:30era izango da saioa.

Aizarnazabalgo herri eskolan eskaintzen dituzte aholkularitza saioak.

Guraso Eskolak egin dituzte Aizarnazabalen azken bi urteetan eta eskola horien jarraipen gisa, Guraso Aholkularitza zerbitzua eskaintzen ari dira joan den urritik. Hilean behin eskaintzen dute zerbitzu hori, eta gaur, astelehena, izango da martxoko saioa, 18:00etatik 19:30era, Basakaitz herri eskolan.

Aholkularitza zerbitzua jaso nahi duten familiek aurrez egin beharko dute heziketarekin loturiko kontsulta pertsonalak egiteko eskaera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide