Inauteriez gozatu dute Aizarnazabalen ere

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 25a

Ikasleek inauteriz jantzi zituzten Aizarnazabalgo kaleak joan den ostiral arratsaldean. Guraso elkartekoek prestatutako txokolatadarekin indarrak hartuta, kalejiran ibili ziren ikasleak musika eskolako trikitilarien doinuei jarraituz, eta Alaitsu dantza taldekoen emanaldiaren bukatu zuten festa,

Hemen, ostiraleko festaren irudiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide