Etxaurreak berritzeko dirulaguntzak emango ditu Aizarnazabalgo Udalak

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 17a

Aizarnazabalgo eraikinetako fatxadak konpontzeko eta berritzeko dirulaguntzak emango ditu Aizarnazabalgo Udalak. Dirulaguntza jasotzeko eskaera uztailaren 31 bitartean egin daiteke udaletxean.

Aizarnazabalgo Udalak herrian dauden eraikinetako etxaurreak edo fatxadak berritzeko eta konpontzeko dirulaguntzak emango ditu aurten. Dirulaguntza hori eskatu nahi dutenek uztailaren 31 bitarteko epea dute eskaera egiteko.

Dirulaguntza eskatu daiteke aurreko nahiz atzeko fatxedak konpontzeko, tarteko hormetarako, teilatu hegaletarako edota merkataritza lokalen gaineko jardueretarako diren lokaletarako. Gehienez 2.000 euroko dirulaguntza jasotzeko aukera izango da.

Dirulaguntza eskaera Aizarnazabalgo udaletxean egin beharko da. Horretarako, eskabide orria bete behar da, eta horri hainbat agiri erantsi beharko zaizkio: eskaera egiten duenaren datuak (eraikinaren jabe duztien nortasun agiriaren dokumentua eta komunitatearen IFZ zenbakia), zein obra egiteko eskatzen den dirulaguntza (proiektua edo aurreikusitako obraren memoria, epea, fatxadaren egungo argazkia eta obraren aurrekontua), obra egin ahal izateko Aizarnazabalgo Udalean baimena eskatu denaren agiria eta ITEren eskaera agiria (egitea beharrezkoa den kasuetan).

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide