#SanValentHil ospatuko dute ostiralean Aizarnazabalgo gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 11

'Speed dating' tailerra eta pintxo poteoa antolatu dituzte, besteak beste, "maitasun erromantikoaren 'hater'-entzat" zuzendutako egitasmoaren barruan.

San Valentin eguna ospatuko dute ostiralean Aizarnazabalen, baina ez otsailaren 14aren ikuspuntu tradizionaletik. Adiskide gaztetxekoek #SantValentHil egitasmoa antolatu dute egun horretarako, San Valentin egunak gorazarre egin ohi dion maitasun erromantikoarengandik ihesi; "maitasun erromantikoaren hater-entzat" izango dira hitzorduak, antolatzaileen hitzetan.

Gaztetxean bertan, Galderak maitasunari izeneko speed dating edo zita azkarren tailerra egingo dute, hasteko, 18:30ean. Hori bukatuta, "maitasunezko pintxo poteoa" iragarri dute 19:30erako. Egitasmoa osatzeko, galderaz beteko dituzte herriko kaleak egun osoan, nahi duenak erantzun ditzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide