Giro ederrean ospatu dute San Silbestre eguna Aizarnazabalen

Anartz Izagirre 2019ko abenduaren 31

Aizarnazabaldarrek ederki asko egin diote aurre hotzari, gaur, hilak 31, San Silbestre eguneko krosa egin baitute herrian. Haur eta gaztetxoek nahiz helduek parte hartu dute lasterketan, eta herri osoan zehar ibili dira herritarrak korrika. Goizean goizetik, herriko frontoian entrenatzen ibili da hainbat herritar, proban parte hartu aurretik. Lasterketa amaitzean, berriz, txanpain botila bana oparitu diete irabazleei.

Hona hemen argazki bilduma:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide