Aizarnazabalera iritsi dira gaur, abenduak 24, eguerdian Olentzero eta Mari Domingi, eta herritarrek harrera beroa egin diete trikiti eta pandero doinuen languntzaz, beste urte batez. Eguraldi ederrarekin, giro paregabean agurtu dituzte aizarnazabaldarrek Olentzero eta Mari Domingi, eta haurrek haiei gutunak emateko eta beraiekin argazkiak ateratzeko aprobetxatu dute bisita.