Hezkidetzaz eta tratu onez hitz egingo du gaur Estonbak Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 4a

Gaur, asteazkena, Hezkidetza, tratu onak eta sexu heziketa hitzaldia eskainiko du Aitziber Estonba psikologo eta sexologoak. 16:45ean hasiko da saioa, eta udalak adierazi du herritar guztiei dagoela zabalik, ez soilik eskolako gurasoei. Udalak antolatu du hitzaldia, hango Berdintasun saila lantzen ari den programaren barruan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide