Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko elkarreratzea egin dute gaur, 12:00etan, Aizarnazabalgo plazan. Eraso sexistarik ez! Ez da ez! Autodefentsa feminista leloarekin egin dute protesta. Basakaitz herri eskolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ere parte hartu dute bilkuran, eta eskolan Irati Artetxe bertsolariarekin egindako bertso sorta abestu dute. Horrez gain, Gaztetxeko kideek jarritako paper more eta arrosekin loreak egin eta udaletxe azpian utzi dituzte indarkeria matxistaren ondorioz hildako emakumeak gogoan.
Arratsaldean, 19:00etan, egin dute eguneko bigarren elkarretaratzea Aizarnazabalen, Goizeko pankarta beraren atzean jarri dira herritarrak, bigarrenez.
Iluntzeko elkarretaratzea, Aizarnazabalen.