2020. urteko egutegia osatzeko argazkiak biltzen hasi da Aizarnazabalgo Udala

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 12a

Aizarnazabalgo Udala 2020. urteko egutegia osatzeko argazkiak biltzen hasi da. Egutegi horren gaia 'Euskal Jai Eguna' izango da.

Aizarnazabalgo Udalak urtero kaleratzen du egutegia, herria edota herritarrak gai hartuta. Datorren urteko, 2020ko, egutegiaren gaia Euskal Jai Eguna izango dela jakinarazi du erakundeak. Hori osatzeko, "argazki bilduma zabal bat" biltzeko asmoa du udalak. Horretarako, herritarrengana jo du laguntza eske: "Behin argazkiak bilduta ditugunean, aukeraketa bat egingo dugu, eta hautatutako irudiekin datorren urteko egutegia osatuko dugu". Argazkiak udaletxean edota Liburutegian aurkeztu beharko dira; epea zabalik dago azaroaren 15era bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide