'Landareak lantzen' gida-liburua aurkeztuko du Errekondok Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2019ko aza. 5a, 10:59

Landareak zaintzeko garai bakoitzean zer eta nola egin behar den jorratu du paisajista eta agronomoak liburuan, eta horren berri emango du Lauburun, larunbatean. Ondoren, landareez galdetzeko tartea zabalduko du.

Jakoba Errekondo paisajista eta agronomoak Landareak lantzen gida-liburuaren laugarren argitalpena kaleratu zuen iaz, eta lan hori aurkeztuko du datorren larunbatean, hilaren 9an, Aizarnazabalgo Lauburu aretoan. 11:00etan hasiko da saioa, eta liburua aurkezteaz gain, landareei buruzko kontsulta pasatuko du hara bertaratzen direnen artean.

Landareak zaintzeko garai bakoitzean zer eta nola egin behar den zehaztu du Errekondok Landareak lantzen liburuan. Baratzerako lanabesak dira liburuaren ardatza, baina Errekondok arlo ugari jorratu ditu lanean: izan ere, Euskal Herriko klima mapa, urteko ilgora-ilbera eta ilberri-ilzaharren zikloaren egutegia eta urte sasoien informazioa ematen du liburuaren hasieran, eta baratzea jartzea egin beharreko urratsak ere azaldu ditu. Era berean, baratzeak eta urtaroak antolatzeko taulak txertatu ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide