Inda Mendi jubilatuen etxeko tabernaren ustiaketa lehiaketara atera du Aizarnazabalgo Udalak. Lehiaketan parte hartzeko eskaerak urriaren 24ra bitartean aurkez daitezke –egun hori barne–, udaletxean.
Iaz bertan behera utzi zuen lehiaketa Aizarnazabalgo Udalak, inork ez zuelako eskaerarik aurkeztu epearen barruan. Iazko apirilean, lokalari erabilera emateko asmoarekin, herriko jubilatuei bertan egoteko aukera eskaini zien udalak, guneari beste erabilera bat eman bitartean.