Gaur goizean eta arratsaldean Umeen Eguneko ekitaldiak izango dira Aizarnazabalgo samieletan. Goizetik eguerdira bitartean puzgarriak eta apar festa izan dituzte, haur eta gaztetxoen gozamenerako. Arratsaldean ere izango dira puzgarriak herri eskolaren atarian eta frontoian, 18:00ak bitartean. Jolasean ibili ondoren, indarrak berreskuratzeko merienda izango dute haurrek.
19:00etan hasiko dituzte herriko jaiak ofizialki, txupinazoa botata. Eta, hortik aurrera igande gauera bitartean festetan izango da Aizarnazabal. Hiru festa egun dituzte aurretik.