Euskal Jai eguna dute gaur Aizarnazabalen, eta urtero bezala, baserritar jantziak soinean atera dira herritarrak kalera. Goizean, kalejira izan da txistulariekin, eta ondoren, joaldunak ibili dira herriko kaleetan barrena. Aurten, gainera, taldea osatu duten joaldun guztiak herritarrak dira, lehen aldiz. 11:00etan, Sagarretik sagardora erakustaldia egin dute: tolarea jarri dute plazan, eta herritarrek sagardoa nola egiten den ikusteko eta edaria egiten saiatzeko aukera izan dute. Era berean, Joxe Larrarteren Oroimenezko finalaurreko bat jokatu dute, 12:00etan hasita; Larrazabal-Gaskue eta Unai Alberdi- Apezetxea bikoteak aritu dira parez pare.
Goizeko jarduerez gain, egun osoan zehar beste hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Hona hemen egitaraua:
14:00. Paella jana.
Ondoren, bazkalondoa girotzen Julen Alonso eta Eneritz Aulestia trikirilariak ariko dira.
16:00. Gu, Agustina emanaldia, kalean.
19:00. Bertso jaialdia, herriko plazan. Bertsolariak: Amets Arzallus, Aitor Salegi, Maialen Lujanbio eta Julio Soto. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
22:30. Intzak Hik eta Gozategi musika taldeen kontzertua.
Hona hemen goizean Aizarnazabalen hartutako irudiak: