Irailaren 29an Samiel eguna izan ohi da, eta horren bueltan, festak ospatzen dituzte Aizarnazabalen. Aurten, Adiskide gaztetxeko kideek plazan jarriko dute txosna jai horietan, eta bertan lan egiteko txandak osatzeko zailtasunak izaten dituztela eta, deialdi zabala egin diete herritarrei. Lanerako boluntarioak behar dituztela jakinarazi dute. Animatzen direnek gaztetxeko kideekin harremanetan jartzea dute onena.