Euskara ikasteko ikastaroak antolatu ditu Aizarnazabalgo Udalak

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 10a

Ikastaroak herrian erroldatuta daudenentzat zuzendu dituzte. Izen-ematea zabaldu du dagoeneko, eta irailaren 20a bitartean egongo da aukera.

Euskara ikasteko aukera eskainiko die herritarrei Aizarnazabalgo Udalak. Hiru maila antolatu dituzte; maila baxua, erdi maila eta atzerritarrentzat Aisa programa. Ikastaroetan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da herrian erroldatuta egotea, eta taldeak osatzeko gutxienez, 3 lagun beharko dira. Interesa dutenek izena eman dezakete dagoeneko, udaletxean edota Lauburu eraikineko liburutegian. Izena emateko azken eguna irailaren 20a izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide