Aizarnazabalgo Samiel jaietako ekitaldietan izena eman daiteke

Urola Kostako Hitza 2019ko abu. 28a, 12:10

Festetan ttuntturroak, batukada eta jolas kooperatiboak izango dira beste hainbat ekintzaren artean, eta jarduera horietan nahiz beste edozeinetan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena.

Irailaren 29an Samiel eguna izan ohi da, eta egun horren bueltan jaiak ospatuko dituzte Aizarnazabalen. Festetan ttuntturroak, batukada eta jolas kooperatiboak izango dira beste hainbat ekintzaren artean, eta jarduera horietan nahiz beste edozeinetan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena. Hain zuzen ere, udaletxean edo liburutegian jakinarazi behar dute interesatuek. Ez da inolako baldintzarik bete behar izena emateko; gogoa izatea nahikoa da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide