Aizarnazabaldarrak dagoeneko hasi dira uztailean ospatuko dituzten Zehatz auzoko San Kristobal jaiak antolatzen, eta urtero legez, herri afaria izango da herrian uztailaren 13an. Hango festa batzordeak adierazi duenez, etzi, ostirala, jarriko dituzte afarirako txartelak salgai Troxka tabernan. Uztailaren 8a izango da txartelak eskuratzeko azken eguna.