Eskualdeko uztarekin ospatu dute Adiskidefest jaialdia

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 16a

Aizarnazabalgo Adiskide gaztetxearen eskutik, bigarrenez Adiskidefest musika jaialdiak hartu zuen herria atzo arratsaldean eta gauean, eta tabernetara zein gaztetxera bertaratu zirenek Urola Kostako bost taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izan zuten. Zumaiako Marlik eta The Grace of Dionysus, Zestoako Rodeo eta Polybius, eta Zarauzko Pig & Kiss taldeek osatu dute aurtengo jaialdiaren kartela, eta iaz bezala giro ona izan da nagusi aurtengo egitasmoan.

Ikusi atzoko argazkiak, hemen:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide