San Kristobal Txiki eguna eta Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketak, bihar Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 10a

San Kristobal Txiki eguna ospatuko dute bihar Zehazko ermitan, eta herrigunean, Gervais eta Larrarteren oroimenezko txirrindulari probak jokatuko dituzte.

Gorka Etxabe txirrindularia, Joxe Larrarteren oroimenezko proban.

Asteartea izanagatik, ekintzaz beteriko eguna izango dute bihar, ekainak 11, Aizarnazabalen. Batetik, San Kristobal Txiki eguna ospatuko dute; 18:00etan, meza izango da Zehazko ermitan, eta ondoren, mokadua egingo dute han bildutakoek. Bestetik, Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketak jokatuko dituzte herrigunean: junior mailan, Joxe Larrarteren oroimenezko proba egingo dute, eta elite mailan eta 23 urtez azpikoen kategorian, Gervaisen memoriala jokatuko dute. 19:00etan hasiko dira txirrindularitza probak.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide