Aizarnazabalgo herritarrak hasi dira dagoeneko irailean ospatu dituzten Samiel jaiak prestatzen, eta gaur, osteguna, horretarako hirugarren bilera egingo dute. 21:00etan elkartuko dira, udaletxean, eta jai batzordeak dei egin die herritar guztiei han parte har dezaten.