Giro ederrak lagunduta egin dute Aizarnazabalen Jan Sano eta Bizi Pozik azoka

Nerea Uranga 2019ko ekainaren 1a

Artisauen eta baserritarren postuek, animalien erakusketak, erakustaldiek eta umeentzako tailerrek osatu dute aurtengo Aizarnazabalgo Jan Sano eta Bizi Pozik azoka.

Zuzeneko salmenta sustatzeko asmoarekin, beste urte batez Jan Sano eta Bizi Pozik azoka antolatu du Aizarnazabalgo Udalak. Eguraldi beroa izan da Aizarnazabalen azokaren garaian, baina eguerdira artean haizea ibili da, eta giro ederra egon da. Artisauen eta baserritarren 30 postu inguru jarri dira udaletxearen aurreko plazan. Era berean, eskola atarian ponietan ibiltzeko aukera izan dute haurrek, baita eskulan tailerrak ere. Inguruko baserrietako animaliak ere ikusteko aukera egon da gaur Aizarnazabalen: oiloak, ahuntzak, ahateak... baita ganadua ere. Horrez gain, Eibarko Areta uztargilak uztarria nola egiten den erakutsi du jendaurrean.

[flickr_set id="72157708870309317"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide