Nagusien Eguna ospatuko dute igandean Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 28a

Datorren igandean, ekainaren 2an, Nagusien Eguna ospatuko dute Aizarnazabalen, eta herriko adinduek bazkaria egingo dute Uztarri jatetxean. 102 nagusi elkartuko dira jatetxean bazkaltzeko, eta udalak dagoeneko eman die otordurako gonbidapena haiei. Horrez gain, ohi bezala, erakundeak adineko bi pertsona omenduko ditu egun horretan. Aurten, Josefina Kortak eta Joxe Lizarraldek jasoko dute udalaren aitortza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide