Aizarnazabaldarrak normaltasunez ari dira botoa ematen

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 26a

Aizarnazabalen ere zabalik dira hautetsontziak 09:00ak geroztik, eta herritarrak ari dira pixkanaka botoa ematen udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Europako parlamentua osatzeko. 553 herritar daude gaurko bozetara deituta Aizarnazabalen, eta horiek 20:00etara bitartean izango dute horretarako aukera. Oraingoz, normaltasuna da nagusi herriko hauteslekuan; 08:15erako botoa emateko asmoarekin azaldu den bizilagun goiztiarrarena izan dute, momentuz, eguneko gertaera bitxiena. Herritarrek ez ezik, gainera, alkategaiak ere ari dira bozkatzen, eta Mari Karmen Arregi EH Bilduren hautagaiak, esaterako, dagoeneko eman du botoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide