Aizarnazabalgo Adiskide elkartea sortu zutela 30 urte beteko dira udazkenean, eta urtemuga hori aitzakia hartuta gaur festa eguna dute herrian; izan ere, Pausoz pauso. Adiskide +30 urtez festa ari dira ospatzen.
Joan zen urtean aurkitu zuten Gaztetxeko kideek Adiskide elkartea duela 30 urte sortu zutela zioen agiria, eta hari horri tiraka antolatu dute gaurko jaieguna. Dena den, gaztetxeko kideek eguerdia egin duten ekitaldian azaldu dute urtean zehar ere beste hainbat ekintza egingo dutela urteurrena dela eta.
Gaztetxeko bi kidek hartu dute hitza plazan egin duten ekitaldian, eta horiek esan dutenez, 1989a baino lehenagokoa da Gaztetxearen historia. "Hainbat azterketa egin dugu eta 1976ra iritsi gara, Zentroa sortu zen garaira". Zentroan ibili ziren kideek nahiz gaur egungo gazteek hartu dute hitza ekitaldian; batzuek iraganeko kontuak ekarri dituzte gogora, eta besteek, gaur egungoetan jarri dute arreta.
Gainera, urtemugarako prestatu duten abestia ere kantatu dute beste hainbat herritarrek. Hona hemen, abestiaren bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=05LGnGf9Mrg
Ekitaldiaren bukaeran aurki Adiskide elkartera batuko diren lagunak igo dira agertokira, eta horiek arduratu dira jaiari hasiera eman dion txupinazoa botatzeaz. Hona hemen gaur eguerdiko irudiak: