Umeen ekitaldiekin hasi dituzte Aizarnazabalgo festak Samiel Txiki egunean

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 8a

Umeen krosarekin hasi dituzte Samiel Txiki festak Aizarnazabalen gaur, Samiel Txiki egunean, eta herriko umeek gogoz egin dute korrika herriko kaleetan zehar. Ohi bezala, adinka banatuta egin dituzte haurrek lasterketak, eta giro ederra nagusitu da arratsaldean zehar. Gainera, aurpegiak margotzen, eskulanak egiten eta marrazten aritu dira lasterketa amaitu orduko, eta iluntzean, Orots taldearekin borobilduko dute eguna. 

Larunbatean jarraituko dute festek herrian, eta orduan ere izango da zer gozaturik. Besteak beste, martxa neurtu luzea eta motza izango dira. Aizarnazabal inguruetako txokoak zeharkatuko dituzte mendi ibilaldian, eta herritarrek sei eta hamabi kilometroko ibilbideak izango dituzte aukeran. Antolatzaileen arabera, “edonork” egiteko moduko martxa izango da larunbatekoa, eta umeekin egiteko aproposa izango dela gaineratu dute. Egunean bertan eman ahal izango da izena, eta ibilaldia amaitzen duten umeei zigilua jarriko diete. Aizarnazabalgo udaletxe aurrean hasiko da martxa, eta amaieran, hamaiketakoa izango dute mendizaleek. Gainera, egun horretan Gaztetxeko 30. urteurrena ere ospatuko dute herrian, eta horren harira ekitaldi ugari izango da herrian.

  • Maiatzaren 8a, asteazkena. Samiel Txiki eguna.
    • 18:00etan, krosa.
    • 18:30etik 19:00etara, Eskulan eta aurpegi margoketa txokoa, Zahar etxe aurrean.
    • 19:30ean, Orots taldearekin dantzaldia.

Ikusi gaurko argazkiak, hemen:

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide