Sagardoaren Erremonte txapelketako finala jokatu dute gaur arratsaldean Hernaniko Galarreta pilotalekuan, eta Beñat Segurola aizarnazabaldarrak jantzi du txapela, Endika Urrutiarekin batera. Petritegi etxeko bikoteak Gurutzeta taldeko Ezkurra II.a eta Garcesen aurka neurtu ditu indarrak 16:00etatik aurrera, eta Segurolak eta Endikak hasieratik hartu dituzte mendean arerioak. Izan ere, partida osoan zehar aurretik egon dira markagailuan, eta aise irabazi diete Ezkurrari eta Garcesi. Azkenean, 40-30 amaitu dute norgehiagoka.