Espainiako Kongresurako hauteskundeetan EH Bildu izan da bozkatuena Aizarnazabalen, 217 boto eskuratu ditu koalizioak. Bigarren bozkatuena, berriz, EAJ izan da, 111 botorekin. Elkarrekin Podemosek 37 boto jaso ditu, eta PSE-EE alderdiak 28. PACMAk hiru, eta VOXek bat. Gainerako alderdiek ez dute botorik jaso. Boto zuriak bi izan dira, eta bi baliogabeak.
Aizarnazabalen 551 lagunek zuten botoa emateko eskubidea gaur, eta %27koa izan da abstentzioa. 2016ko hauteskundeekin alderatuta, parte hartzeak nabarmen egin du gora, izan ere, orduan %43,69ko abstentzioa izan zen herrian.
Espainiako azken hauteskundeetan ere EH Bildu izan zen bozkatuena Aizarnazabalen, 143 botorekin; EAJk, berriz, 69 boto lortu zituen orduan, eta Podemosek 81. PSE-EEk, berriz, zortzi.