Aizarnazabalgo Kirol Elkarteak, beste urte batez, txirrindularitza lasterketa antolatu du datorren larunbaterako, hilak 13. Alebin eta infantil mailetako hainbat txirrindulari lehiatuko da herri osoan zehar. Alebin kategoriako neskek eta mutilek batera emango diote hasiera lasterketari 16:30ean, eta ondoren, infantilen txanda izango da. Lau kilometro inguru egingo dituzte alebinek, eta hamar-hamabost kilometro infantilek. Lasterketa mistoa izango bada ere, kategoria bakoitzeko bi sailkapen eta hiruna sari izango dira.