Adinekoentzat soinketa ikastaroa antolatu dute Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 9a

Gutxienez sei pertsonak animatu beharko dute tailerra aurrera ateratzeko. Ostiralera bitartean eman daiteke izena, liburutegian.

Adinekoentzako soinketa eskolak antolatuko dituzte Aizarnazabalen, gutxienez sei pertsona animatzen baldin badira. Saioak asteartetan izango dira, 17:00etatik 18:00etara, Lauburun. Interesatuek izena eman dezakete dagoeneko; ostiralera bitartean izango da horretarako aukera, liburutegian. Izena ematen dutenei jakinaraziko diete ikastaroaren kostua zenbatekoa izango den.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide