Aizarnazabalgo Udaleko Berdintasun Saila autodefentsa ikastaroa antolatu du, eta herritarrek dagoeneko eman dezakete izena, liburutegian. Udalak adierazi duenez, hasiera batean maiatzean egingo dute ikastaroa, baina oraindik zehazteke dituzte saioen egunak eta orduak. Gutxienez, zortzi laguneko taldea osatu behar tailerra aurrera eramateko, interesa dutenek hilaren 12ra arte izango dute izena emateko aukera.