Aizarnazabalgo Udalak bihotz biriken suspertzeko teknika eta desfibriladorea ikasteko ikastaroa antolatu du datorren larunbaterako, hilak 6. Eskolan izango da saioa, 10:00etatik 14:00etara artean, eta han parte hartzeko izen-ematea bihar, asteazkena, itxiko da. Interesa dutenek liburutegian eman dezakete izen. Doako ikastaroa izango da.
Antolatzaileek gogoratu dutenez, pertsona bati bihotza gelditzen zaionean, bizirik ateratzeko aukera %10 murrizten zaio minuturo. Hori hala, une horietan lekukoek egin dezaketen lana "hil ala bizikoa" izaten dela azpimarratu dute.