Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa hurbiltzen ari dela eta, lehenengo fasean izango diren hainbat bertsolariren arteko "berotze fasea" antolatu dute Aitor Urbieta eta Markel Eizagirre zarauztarrek: Ganbara Berotzen. Saio horietako bat Aizarnazabalen izango da apirilaren 5ean, ostiralez, 22:30ean hasita. Endika Igartzabal, Joritz Bastarrika, Maialen Akizu, Libe Goenaga, Oier Aizpurua eta Jon Gurrutxaga bertsolariak ariko dira kantuan, eta Maider Eguzkitza arduratuko da bertsolari horiei gaiak jartzeaz. Saiorako sarrera hiru euro ordaindu beharko da.