Biodantza ezagutzeko ate irekiak egingo dituzte Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 22a

Biodantza zer den ezaguntzeko ate irekiak egingo dituzte bihar, larunbata, Aizarnazabalen. 10:30etik 12:00etara bitartean egingo dute saioa, Lauburun. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, edonork har dezake parte saioan, eta gaineratu dute ez dagoela dantzan jakina beharrik biodantza egiteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide