Aizarnazabalgo emakumeek ere bat egin dute gaurko greba feministarekin. 12:30ean, kontzentrazioa egin dute Gure jarduna ikusezin izan ez dadin, planto! lelopean, eta bazkalondoan, emakumeen erakusketa zabaldu dute Zahar Etxean. Emakumeek egindako eskulanak ikusi ahal izan dira bertan.
Arratsaldean, berriz, emakumeen arteko pala txapelketa azkarra jokatu dute, eta iluntzean, elkarretaratzea egin dute plazan.
Hona hemen Aizarnazabalgo argazkiak:
(Argazkiak: Mari Karmen Arregi)