Aizarnazabalgo Adiskide Gaztetxeko kideek urteko lehen kontzertu gaua prestatu dute datorren ostiralerako, hilak 15. Gazte asanbladako kideek eskaintza oparoarekin ekingo diote 2019ko egitarauari. Izan ere, hiru musika talderen kontzertuak izago dira ostiralean Adiskide gaztetxean, 22:30ean hasita. Oki Moki, Arrotzak eta Valentziatik iritsiko den Sufre taldea igoko dira gaztetxeko oholtzara. Oki Mokik pop eta punk musika uztartzen ditu. Arrotzakek, aldiz, punk iluna egiten du. Sufrek krautrock-a eta psikodelia doinuak eramango ditu Aizarnazabalgo gaztetxera. Adiskideko kideek herritarrei bertaratzeko deia egin diete, eta gauak "itxura ona" duela azpimarratu dute.