Munduko olatu parkerik handiena eraikiko du Aizarnazabalgo Wavegarden enpresak

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 7a

Hego Korean, Seuletik ordubetera, eraikiko dute ur kiroletako zentroa, eta Aizarnazabalgo enpresak olatu artifizialen teknologiarekin hornituko du parkea. Enpresak orduko mila olatu eskaniko dizkie hango erabiltzaileei.

Hego Korean egingo duten proiektuak honako itxura hau izango du. (Wavegarden)

Aizarnazabalgo Wavegarden enpresak esku artean duen azken proiektuaren berri eman du; olatu artifizialen teknologiarekin munduko olatu parkerik handiena eraikiko duela jakinarazi du. Hego Korean eraikiko dute lehen ur kiroletako zentroa, eta hura hornituko du Aizarnazabalgo enpresak.

Seuldik ordubetera dagoen Turtle Island hirian eraikiko du Daewon Plus Construction Hego Koreako enpresak parkea. Wavegardenek orduko mila olatu eskaniko dizkie hango erabiltzaileei, eta surflari hasiberriei zein profesionalei egokitutako olatuak eskainiko dituzte. Guztira, 2.100 milioi euroko aurrekontua du proiektua, eta hurrengo urterako amaitzea izatea espero dute. Bi enpresek iazko azaroan sinatu zuten lanen kontratua.

Wavegarden enpresa duela hamar urte sortu zuten Aizarnazabalen, zenbait surflarik eta ingeniarik bat eginda. Ordutik, nazioartean zabaldu dute olatu artifizialak sortzeko proiektua, eta azken urteetan Melbpurnen (Australia) eta Bristolen (Erresuma Batuan) ere zabaldu dituzte instalazioak. Duela bi urte, berriz, Aizarnazabalgo Wavegarden Cove teknologia berria sortu zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide