Energia berriztagarrien gaineko hitzaldia eskainiko du Goienerrek bihar Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 6a

Adiskide gaztetxeak antolatu du eta gaztetxean bertan jarri dute hitzordua, 18:30ean.

Goiener energía berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibak energia berriztagarrien gaia jorratuko du bihar Aizarnazabalen. Joan den hilean Izarkom telekomunikazio operadoreaz antolatutakoa bezala, Adiskide gaztetxeak antolatu du biharko hitzaldia ere. Gaztetxean bertan jarri dute hitzordua, 18:30ean.

Energia, batik bat elektrikoa, oinarrizko ondasun bilakatu dela ulertuta, hiritarrek oinarrizko ondasun horren gaineko kontrola berreskuratzea da Goienerren xedea, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatuz. Horretarako, sektore elektrikoan liberalizatuta dauden esparruetan egiten du lan, energia merkaturatuz eta sortuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide