Guraso Eskolaren saioa egingo dute asteazkenean, Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 7a

Aitziber Estonba, artxiboko irudi batean. (Aritz Mutiozabal) Ikasturteko Guraso Eskolaren laugarren saioa egingo dute etzi, asteazkena, Aizarnazabalen. 17:30ean hasiko da saioa, eta eskolako SAT gelan elkartuko dira herritarrak. Aitziber Estonba psikologo eta sexologoak zuzentzen ditu saioak, eta familien barruan ematen diren harremanak lantzen dituzte han. Saioak irekiak dira parte hartu nahi duten guztientzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide