Aizarnazabaldarrek emozioz hartu dituzte Errege Magoak

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 6a

Errege Egunean zein bezperan emozio handiko uneak bizi izaten dira, eta Aizarnazabal ez da horren salbuespena. Ohiturari jarraituz, Errege Magoen kabalkada egin zuten atzo herrian, eta aizarnazabaldarrek gogotsu hartu zituzten Meltxor, Gaspar eta Baltasar. 18:00ak jotzearekin bat heldu ziren Errege Magoak eta horien laguntzaileak herrira, eta karrozan kaleak zeharkatu ondoren, Atari Soro pilotalekuan ekitaldia egin zuten guztiek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide