Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasterketek izan ohi duten lehiakortasuna albo batera utzita, Aizarnazabalgo bizilagunek jai giro ederrean egin dute gaurko egunez, abenduak 31, ohitura den San Silvestre lasterketa. Txapel gorriak jantzita, haurrek zein helduek elkarrekin egin dute Aizarnazabalgo kirol elkarteak prestatutako ibilbidea lasterka, 2018. urtea ederki agurtzeko. Erlojuak 12:00ak jo dituenean ekin diote lasterketari udaletxe aurretik, eta dozenaka herritar animatu da proban parte hartzera. Beste horrenbeste lagun irten da kalera korrika irten diren herritarrak animatzera. Lasterketa lasterketa, jai giroa izan da nagusi gaur, abenduak 31, Aizarnazabalen.