Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aizarnazabalgo eskolako Basakaitz guraso elkarteak antolatuta, pala txapelketako finalak eta umeentzako jolasak egin zituzten atzo.
10:00etan hasi ziren pala txapelketako finalak Atarisoro pilotalekuan, eta arratsaldean egin zituzten jolasak; hain zuzen ere, 15:00etatik 18:00etara bitartean puzgarrietan ibiltzeko aukera izan zuten gaztetxoek. Arratsaldeari bukaera txokolate beroa meriendatuta eman zioten.
Guraso eskolak 400 euroko dohaintza egin zion atzo Aspanogi Gipuzkoako minbizidun haurren gurasoen elkarteari.