Aizarnazabalgo Gaztetxeak postal lehiaketa antolatu du Gabonetarako

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 11

Ohi bezala, Aizarnazabalgo Gaztetxeak postal lehiaketa antolatu du Gabonetarako. Aurtengo edizioko gaia honakoa da: Zerk egiten zaitu zoriontsu? Lanak abenduaren 21 baino lehen entregatu beharko dira, Gaztetxeko buzoian. Abenduaren 24ko poteoan, lanak ikusgai izango dira Gaztetxean, eta leku berean banatuko dituzte sariak, 20:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide