Guraso Eskolaren saioa egingo dute bihar, Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 6a

Guraso Eskolaren bigarren saioa egingo dute bihar, asteazkena, Aizarnazabalen. 17:30ean hasiko da saioa, eta eskolako SAT gelan egingo dute. Aitziber Estonba psikologo eta sexologak zuzentzen ditu saioak. Saio horietan familiaren barnean –gurasoen, seme-alaben nahiz anai-arreben artean–, ematen diren harremanak lantzen ditu. Saioak irekiak dira parte hartu nahi duten guztientzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide